Triangelu baten aldeen eta angeluen arteko erlazioa

Triangelua eta bere aldeak
  • Helburua: triangelu baten aldeei erreparatuz, sailkapena egiten jakitea
  • Egitekoa: 
    1. Ariketa honetan, triangeluak aldeen neurrien arabera sailkatuta daude. 
    2. Goiko laukian agertzen diren hiru motak kontuan izanda, behean dituzun zuzenkiekin sortu triangelu ezberdinak eta sailkatu goiko moten arabera. 
    3. Frogak egin ostean definitu zer den triangelu aldekide bat, zer den triangelu isoszele bat eta zer den triangelu eskaleno bat. 
    4. Begiratu sortu dituzun triangelu horiek eta frogatu hurrengo esaldia zuzena den: "Edozein triangelu hartuta, horren bi alderen neurriak batzen baditugu, beste aldearen neurria baino gehiago lortuko dugu."


Triangelua eta bere angeluak
  • Helburua: triangelu baten angeluen batura zein den ikastea eta angeluen arabera triangeluak sailkatzea.
  • Egitekoa: 
    1. Mugitu ezazu, "mugitu" puntua eta frogatu zenbatekoa den triangelu baten angelu guztien batura.
    2. Eraldatu ezazu bertan agertzen den triangelua (horretarako puntu urdinak lekuz mugitu) eta ostean, berriz ere "mugitu" puntua garraiatu eta begiratu ea zenbatekoa den orain angeluen batura. Zenbatekoa da? 
    3. Nahi izan dituzun eraldaketa guztiak egin eta gero, esan hurrengo baieztapena egia edo gezurra den: edozein triangeluaren angeluen batura 180ºkoa da.
    4. Ariketan ikasi duzunarekin esan hurrengo esaldiak EGIA edo GEZURRA diren:
      - Triangelu baten angeluak kontuan hartzen baditugu, hiru triangelu mota daude:       zorrotza, kamutsa eta zuzena.
      - Triangelu zuzena izateko, bere angelu guztiak 90º baino gutxiagokoak izan behar dira.
      - Triangelu bat kamutsa izateko, hiru angeluetatik, bat kamutsa izan behar da.
      - Triangelu zuzen batek 90ºko angelu bakar bat dauka
      - Triangelu bat zorrotza izateko hiru angeluak 90º baino gehiagokoak izan behar dira. 
    5. Behar dituzun froga guztiak egin eta gero, jakingo zenuke hiru triangelu motak definitzen? Zorrotza, zuzena eta kamutsa. 


Ariketa honen ideia hurrengo estekan duzu: https://www.youtube.com/watch?v=MKZPYpu4LbM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina