Irudi lauak eta gorputz geometrikoen osaketa

Ariketak egin aurretik hurrengo irudian dagoena ulertu.




Poligonoen ezaugarriak ikasten
  • Helburua: poligonoa zer den jakitea eta bere ezaugarriak ezagutzea
  • Egitekoa: 
  1. Ondo irakurri ariketan bertan agertzen den informazioa.
  2. Hori egin duzularik, ariketa egiteko eskuinaldean dagoen taula bete behar duzu, horretarako ondo begiratu eta zenbatu poligonoen aldeak eta erpinak. 
  3. Laguntza moduan, erpinak zenbatzerakoan "puntua" botoia erabil dezakezu. Horrekin erpin bat zenbatzen duzunean markatu dezakezu eta horrela akatsik ez egin. 
  4. Behin beharrezko kontaketa guztiak egin dituzula, "erantzunak" laukitxoan klik egin eta ondo egin duzun ikusi!



10 poligono ezberdin
  • Helburua: poligonoak eraikitzea eta bere ezaugarriak antzematea
  • Egitekoa: 
    1. Ariketa honetan 10 poligono ezberdin sortu behar dituzu, adibidean eginda dagoen bezala. 
    2. Horretarako ariketaren gainean agertzen diren botoiez baliatu. Poligono erregularrak egin nahi badituzu, horren botoia sakatu eta bi puntu egin (kontuan izan bi puntu horiek poligonoaren aldearen neurria finkatuko dutela). Jarraian bete beharko duzu alde kopurua zenbatekoa izatea nahi duzun eta poligono erregularra automatikoki eratuko zaizu. 
    3. Behin 10 poligonoak eginda dituzularik, eskuinaldean dagoen taulatxo hori bete. Begiratu ez dituzula bi poligono berdin sortu.



Gorputz geometrikoak aztertzen (I)
  • Helburua: poliedroak ezagutzea
  • Egitekoa: 
    1. Aztertu agertzen diren poliedroen ertzak, erpinak eta aurpegiak.
    2. Datu horiekin osatu beheko taula.
    3. Emaitzak ondo dituzun jakiteko "Erantzunak" aukeratu eta frogatuko duzu. 
    4. Erpinak ondo zenbatzeko, oso erabilgarria suertatu daiteke "punto" tresna, horrekin markatu dezakezulako zenbatzen zoazen bitartean. 


Gorputz geometrikoak aztertzen (II)
  • Helburua: gorputz biribilak eta haien ezaugarri nagusiak ezagutzea
  • Egitekoa: 
    1. Aukeratu egokiak diren esaldiak eta aukerak. Horretarako erreparatu hiru gorputz geometrikoei eta pentsatu.
    2. Zuzena denean egiten duzun aukera tik berde bat aterako zaizu. Aukera egokia aukeratzen ez baduzu, gurutze gorri bat ikusiko duzu. 

Gorputz geometrikoen garapena
  • Helburua: gorputz geometrikoen garapena ezagutzea
  • Egitekoa: 
    1. Ariketa honetan pentsatu baino ez duzu egin behar. 
    2. Saiatu zaitez erantzunen laukitxoan klik egin aurretik gorputz horien garapena nolakoa den pentsatzen. 
    3. Garapenean pentsatu aurretik, zenbat aurpegi dituzten jakiteak lagunduko zaitu.
    4. Aurrera!


Laguntza: hurrengo appletetan, gorputz batzuk nola garatzen diren ikusi ahal izango duzu:


- KUBOA:
Egilea: Daniel Mentrard


Iturria: http://www.geogebratube.org/student/m19165


-PIRAMIDEA
Egilea: Cristina


Iturria: http://www.geogebratube.org/student/m20454

-OKTAEDROA

Egilea: Nescalda


Iturria: http://www.geogebratube.org/student/m497

- PRISMAK 
Egilea: Cristina

 Iturria: http://www.geogebratube.org/student/m20452

- GORPUTZ GEOMETRIKOAK
Egilea: uStas


Iturria: http://www.geogebratube.org/student/m29587


GeoGebrarekin sortutako gorputz geometrikoen unitate didaktiko oso bat hurrengo estekan aurki dezakezu: http://ggbtu.be/b97570

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina