Simetriak

Irudiak eraldatzen
  • Helburua: simetria zer den ulertzea
  • Egitekoa: 
    1. Mugitu urdinez markatutako puntuak eta ikusi zer gertatzen den. 
    2. Zer gertatzen da puntu bat lekuz mugitzen dugunean, bere irudi simetrikoarekin?

Beste ariketa batzuk:
http://docentes.educacion.navarra.es/msadaall/geogebra/euskaraz/movimientos.htm

Irudi simetrikoen bila
  • Helburua: simetriak marraztea
  • Egitekoa: 
    1. Saiatu ezkerraldean dauden lau irudi horien, irudi simetrikoak markatzen, ardatz bertikalarekiko ispilu simetriak hain zuzen ere. Horretarako goiko aukeretatik bigarrena aukeratu "Punto" izenekoa eta eskumaldean simetriak margotu.
    2. Irudi guztien, irudi simetrikoak markatu dituzunean, hartu goiko aukeretatik bederatzigarrena "Simetria axial" izenekoa, eta egizu hurrengoa: klik egin irudi baten gainean (adibidez zirkunferentziaren gainean) eta gero klikatu ardatzaren gainean (zenbakiak dituen marra, ardatza da). 
    3. Hori egin ostean, ikusiko duzu zuk hasieran markatutako puntuak benetan irudien simetrikoak diren edo ez. 
    4. Hori behin eginda, jakingo zenuke SIMETRIA hitza zer den esaten?




Simetria puntuak bilatzen
  • Helburua: irudi simetrikoak marraztea eta simetria ardatza zer den ulertzea.
  • Egitekoa: 
    1. Ariketa honetan, etxearen eta traktorearen irudi simetrikoak egiten saiatu behar zara. Horretarako goiko aukeretatik bigarrena aukeratu "Punto" izenekoa eta eskumaldean simetriak margotu. 
    2. Irudi guztien, irudi simetrikoak markatu dituzunean, hartu goiko aukeretatik bederatzigarrena "Simetria axial" izenekoa, eta egizu hurrengoa: klik egin irudiaren atal bakoitzaren gainean (adibidez etxearen atearen gainean) eta gero klikatu gorriz markatuta dagoen marraren gainean (marra horri simetria ardatza deritzo). 
    3. Hori egin ostean, frogatuko duzu lehenengo markatu dituzun puntuak simetriarekin bat datozen edo ez. 
    4. Berdinak dira lehenengo ariketan eta ariketa honetan sortutako simetriak? Zein da ezberdintasuna?
    5. Bukatzen duzunean, ia kapaza zaren hurrengo hitzen esanahia azaltzen: SIMETRIA, eta SIMETRIA ARDATZA



Simetria ardatzak topatu
  • Helburua: simetria ardatza zer den ulertzea eta hori irudietan aurkitzea
  • Egitekoa: 
    1. Ariketa honek frogak egiteko balio du, agertzen diren bi irudi horien simetria ardatzak zeintzuk diren ikusteko. 
    2. Horretarako irudien gaineko puntutxoa marraren gainean garraiatu eta ardatzak zeintzuk diren ikusiko duzu. Ia zure aurreideia zuzena den. 



Non daude simetria ardatzak?
  • Helburua: simetria ardatzak irudikatzea.
  • Egitekoa: 
    1. Ariketan jartzen duen moduan, aukeratu hirugarren botoiak "segmento" esaten duenaren gainean. Herraminta horrekin, irudien simetria ardatzak markatu itzazu. 
    2. Hori eginda duzularik, ondo egin duzun frogatzeko momentua heldu da. Irudi bakoitzaren gainean marra beltz bat dago, irudiaren izena daraman puntutxo batekin. Frogaketa egiteko, garraiatu puntutxoa marraren gainetik eta ondo egin duzun ikusteko aukera izango duzu. 
    3. Ariketa bukatu ostean, hurrengo galderei erantzuna eman:
      - Irudi guztiek daukate simetria ardatzen bat?
      - Zein objektu ezagutzen duzu, baloiak bezala, infinitu simetria ardatz dituena?
      - Ikusten dituzun gauzen artean, egin sailkapen bat simetria ardatz kopuruaren arabera. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina