Bolumenak

Kubo baten barruan zer?
  • Helburua: bolumena zer den ulertzea.
  • Egitekoa: 
    1. Frogatu kubo honen barruan zenbat kubotxo sartzen diren. Horretarako, eraman kubo urdinak berdearen barrura. 
    2. Kubotxo bakoitza UNITATE 1 da. Zenbat unitate sartzen dira kubo handian?


Has gaitezen zenbatzen!
  • Helburua: bolumenak kalkulatzea.
  • Egitekoa: 
    1. Gorputz baten BOLUMENA, hartzen duen espazio kantitatea da. KUBO gorputz batek hartzen duen bolumena edo espazioa neurtzeko unitatea da.
    2. Hori jakinik, hurrengo ariketan dauden gorputzen bolumenak aurkitu. Baina kontuz! Ikusten ez diren kuboek ere gorputzaren bolumena osatzen dute.
    3. Bolumenak kalkulatu ostean, ea kapaza zaren hurrengo taula osatzen: 




    Pizzen kutxa
      • Helburua: bolumenaren kontzeptua barneratzea.
      • Egitekoa: 
        1. Kutxa zilindriko horren barruan zenbat pizza sartzen diren frogatu behar duzu.
        2. Froga moduan, pizza batek 1 zentimetro kubiko dituela kontuan hartu eta kutxaren bolumena zein den kalkulatu.
        3. Behin kalkulu erraz hori egin duzularik, oraingoan datu erreal hau erabili kutxaren edukiera kalkulatzeko: pizza batek 5'02cm kubiko ditu.

      iruzkinik ez:

      Argitaratu iruzkina