Geometria ariketak Lehen Hezkuntzarako

Atal honen barruan, geometria lantzeko nik sortutako ariketak agertuko dira, Lehen Hezkuntzako edukien arabera multzokaturik. Talde bakoitzaren barruan ariketa bakoitzeko helburua eta jarraipenak agertuko dira, ariketa blogean bertan burutu daitekeelarik. 

Hala ere, nik prestatutako ariketa horiez gain, interneten hainbeste lotura topa daitezke gai berdinak jorratzeko, nahiz eta GeoGebrarekin egindako gehienak Bigarren Hezkuntzara bideratuta joan, badaude gutxi batzuk Lehen Hezkuntzarako prestatuak. Hori dela eta, lana osatzeko asmoz, eduki multzo bakoitzaren barruan, leku ezberdinetako estekak jarri ditut, material gehigarri gisa, eskura izateko.



1. eduki multzoa: Plano eta maketen irakurketa
2. eduki multzoa: Eskalak
3. eduki multzoa: Simetriak
4. eduki multzoa: Irudi lauen eta gorputz geometrikoen osaketa
5. eduki multzoa: Angeluak
6. eduki multzoa: Triangelu baten aldeen eta angeluen arteko erlazioa
7. eduki multzoa: Bolumenak



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina