Plano eta maketen irakurketa

Plano, maketa, mapa edota leku baten adierazpena egiten duten krokis guztietan, sinbolo eta irudi ezberdinak ageri dira eta horiek irakurtzeko kapazak izan behar gara, espazioan ondo orientatzeko.

Hurrengo ariketen bidez plano bat irakurtzeko kapazitatea lortuko duzulakoan, aurrera!

Etxeko plano baten irakurketa
  • Helburua: etxeko plano batean egon daitezkeen zenbait elementu antzematea.
  • Egitekoa:
    1. Ariketa honetan ikusten duzuna, etxe bateko planoa da eta edozein etxetan bezala, hainbat elementu topa daitezke. 
    2. Ariketan agertzen den elementuen zerrenda begiratu eta horiek planoan bilatu. 
    3. Aurkitu bezain pronto koloretako puntuak dagokien lekura garraiatu. 
    4. Puntuen kokapena ondo egin duzun jakiteko, "erantzuna ikusi" aukeratu.



Plano bat aztertzen
  • Helburua: herriko plano baten irakurketa egokia egiten ikastea.
  • Egitekoa:
    1. Ikusten duzun planoko leku ezberdinak topatzeko aukera duzu ariketa honekin. 
    2. Erantzun galderei planoa ondo aztertuz eta bukatzen duzunean erantzunak ikusteko bi laukitxoak aukeratu.
    3. Gogoratu; planoetan sinbolo ezberdinak aurki ditzakegu eta horiek ondo ulertzea ezinbestekoa da orientatzeko!



Errepide-mapa irakurri
  • Helburua: errepide-mapa batean agertzen direnak interpretatzen ikastea.
  • Egitekoa:
    1. Begiratu arretaz mapa eta erantzun ariketan agertzen diren galderei.
    2. Horretarako, kontuan izan, mapa baten legenda mapako xehetasun batzuk (kasu honetan errepideen izenak) azaltzen dituen testua dela. 
    3. Ondo egin duzun jakiteko, oraingoan ere "Soluzioa ikusi" sakatu.



Plano koadrikulatua eta koordenatu kartesiarrak
  • Helburua: koordenatu kartesiarrak erabiliz ikur ezberdinak plano koadrikulatu batean kokatzea.
  • Egitekoa:
    1. Hurrengo ariketan plano koadrikulatu bat agertzen da. 
    2. Plano horretan ikur ezberdinak agertzen dira eta horien esanahia zein den ulertzea ezinbestekoa da planoa ondo irakurtzeko. 
    3. Adierazi galderetan esaten duen moduan, non dagoen ikur bakoitza kokatuta, horretarako koordenatu kartesiarrez baliatu. 
    4. Goiko azalpenean nola idazten den azalduta daukazu. 



Plano batean koordenatu kartesiarrak eta agertzen diren ikur ezberdinak
  • Helburua: koordenatu kartesiarrak ondo erabiltzea eta plano bateko ikurren esanahia zein den ikastea.
  • Egitekoa:
    1. Edozein mapa irakurtzeko, koordenatuak erabiltzen eta ikur ezberdinen esanahia jakin behar dugu. Horietako batzuek ezagutzeko hurrengo ariketa dugu.
    2. Aipatzen diren lekuen ikurrak topatu eta dagokien lekuan jarri. 
    3. Ariketa bukatutzat ematen duzunean, "erantzuna ikusi" sakatu eta zuzenketa egin.
    4. Agertzen diren ikurrez gain, beste batzuk ezagutzen dituzu? Zeintzuk?

1 iruzkin: