Angeluak

Angelu motak
  • Helburua: angelu motak ezagutzea.
  • Egitekoa: 
    1. Mugitu goian dauden bi puntutxoak haien marren gainean eta ikusi zer gertatzen den angelu ZORROTZA eta angelu KAMUTSArekin. 
    2. Frogak egin ostean, definitu ditzakezu ariketan ikusten diren bost angelu motak? Nondik nora doa angelu mota bakoitza?
    3. Gure bizitzan, konturatu gabe, angelu mota guztiak aurkitzen ditugu. Erloju batean adibidez, egunero angelu kamutsak, zorrotzak, zuzenak eta lauak ikusten ditugu. Pentsatu hurrengo orduetan orratzen kokapena zein den eta esan zein angelu osatzen duten:
      - Hamabiak eta bost
      - Arratsaldeko laurak
      - Hamarrak laurden gutxi.
      - Bederatziak
      - Ordu biak eta hogei
      - Sei t'erdiak
    4. Pentsatu hurrengo baieztapenak EGIA edo GEZURRA diren. Gezurrak zuzendu.
      - Bi angelu zuzen elkartzen baditugu, angelu kamutsa osatuko dugu.
      - Bi angelu zorrotz elkartzen baditugu, angelu osoa osatuko dugu.
      - Hiru angelu zuzen elkartzen baditugu, angelu kamuts bat osatuko dugu.
      - Angelu zorrotza izateko 90º baino gutxiago izan beharko ditu.
      - Erloju batean ordu erdi pasatzen denean, 180ºko angelua osatzen da.

Beste ariketa batzuk: http://docentes.educacion.navarra.es/msadaall/geogebra/euskaraz/angulos.htm 


Angeluak eta hauen posizioa
  • Helburua: angelu motak posizioaren arabera zeintzuk diren jakitea.
  • Egitekoa: 
    1. Aztertu momentu batez agertzen diren angelu motak. 
    2. Kontuan izan aukera anitz daudela angeluen posizioa aldatzeko. 
    3. Hori jakinik, pentsatu eta esan zeintzuk ezaugarri dituzten ONDOZ ONDOKO angeluek, AUZOKIDEAK diren angeluek eta ERPINEZ AURKAKOAK diren angeluek. 



Angeluekin jolasten: batuketak
  • Helburua: angeluen arteko gehiketak egitea
  • Egitekoa: 

  1. Adibidean ikusten den bezala, hiru angelu dituzu eraldatzeko eta gehieketak egiteko. 
  2. Egin nahi duzun gehiketaren lehenengo angelua ezartzeko, har ezazu angelu gorria eta egokitu bere zabalera, gauza bera egizu berdea eta urdinarekin. 
  3. Hori egin ostean, finkatu dituzun hiru angeluen arteko gehiketaren emaitza zein den jakin ahal izango duzu. 
  4. Gai zaren edo ez ikusteko hurrengo gehiketak egitera animatzen zaitut!
10º+15º+25º= 
120º+60º=
60º+150º85º=
45º+80º=
63º+21º=
105º+52,2º=
180,5º+23,5º=
88,2º+100,5º+56º=



Angeluekin jolasten: kenketak
  • Helburua: angeluen arteko kenketak egitea
  • Egitekoa: 

  1. Kasu honetan kenketak egingo ditugu. 
  2. Praktikatzen hasteko, oinarria 90º izango dira. 90º graduko angelu bati beste angelu batzuk kenduko dizkiogu, adibidean bezala. 
  3. Kenketaren emaitza, gorriz estalita geratzen ez den zatia izango da. 
  4. Gai zarenetz ikusteko hurrengo kenketak egin:
90º-30º=
90º-45º=
90º-28º=
90º-13º=
90º-10º=
  1. Oraingoan, gauza bera egin baina 90º angelua ahaztu. 
  2. Hurrengo kenketak egiten has zaitezke:
180º-56º=
110º-70º=
45º-36º=
170º-57º=
87º-23º=



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina